Erakunde Sozial eta Solidarioek Ekonomia Zirkularrean duten Eginkizunari buruzko Nazioarteko 3. Biltzarra | 2019ko azaroaren 6tik 8ra

Erakunde Sozial eta Solidarioek Ekonomia Zirkularrean duten Eginkizunari buruzko Nazioarteko 3. Biltzarra | 2019ko azaroaren 6tik 8ra

 

Erakunde Sozial eta Solidarioek Ekonomia Zirkularrean duten Eginkizunari buruzko Nazioarteko 3. Biltzarra

2019ko azaroaren 6tik 8ra

Berriozar (Iruña) | Espainia

 

 

Izen-ematea eta agenda hemendik gutxira

 

RREUSEk (berreskuratzea, berrerabiltzea eta birziklatzea bultzatzen duten erakunde sozialen sare europarra) atseginez gonbidatzen zaitu bere hirugarren urteko biltzarrera, AERESSen (ekonomia sozial eta solidariorako espainiar erakundeen sarea) eta Nafarroako Emausko Trapuketarien laguntzaz antolaturikoa.

Berreskuratze eta berrerabiltze tekniken bidez, iraupen luzeko produktuak bultzatzen dituzten eta, aldi berean, tokian tokiko lanpostu inklusiboak sortzen, produktu eta zerbitzu ekologikoak eskeintzen eta geure gizartearen ongizatea bermatzen duten estrategiak izanen ditu ardatz ekitaldi paregabe honek.

Aurten ehunak eta hondakin elektronikoak berrerabiltzeari buruzko mahai-inguruak ospatuko dira, eta baita ekonomia zirkularrarekin eta gizartearen eragina neurtzearekin erlazionaturiko EBeko lege garapenei buruzkoak ere. Tokiko, eskualdeko eta nazioarteko politika arduradunak, gizarte ekintzaileak, udalak eta sektore pribatuko ordezkariak bilduz, ingurune dinamikoa, energia baikorra eta sare berriak sortzeko aukera paregabea eskainiko ditu ekitaldiak!

Parte-hartzaileek Berriozar eta Iruñea ezagutzeko aukera izango dute gainera, erakunde sozial eta solidarioen garapena bultzatzeagatik Europa mailan ospetsua den eta Espainiako Nafarroa erkidegoan kokatzen diren hiriak.

 

Honakoa prestatu dugu:

 

1. EGUNA | Guztiontzat irekia
2019ko azaroaren 6a – Guneari Bisita eta AERESSen 25. Urteurrenaren Ospakizuna

  • Nafarroako Emausko Trapuketariak Fundazioaren Berrerabiltzeko eta Birziklatzeko Prestaketa Guneari bisita
  • AERESSen 25. Urteurrenaren Ospakizuna, berreskuratzea, berrerabiltzea eta birziklatzea bultzatzen duten erakunde sozial eta solidarioen sare espainiarra

 

2. EGUNA | Guztiontzat irekia
2019ko azaroaren 7a – Hitzaldi Publikoa

  • Ehunak berrerabiltzearen, hondakin elektrikoen, EBeko hondakinen lege berriaren transposizioaren eta gizarte eraginaren neurketaren inguruko tailerrak
  • Berreskuratze eta birziklatzeak, bai gizarte bai ingururako duten balioari buruzko gogoetak
  • Sare berriak sortzeko aukera

 

3. EGUNA | RREUSEko bazkideentzat soilik
2019ko azaroaren 8a – Tailer bereziak RREUSEko bazkide eta bestelako kideentzat soilik

  • RREUSEko sare zabaleko bazkideei eskeinitako eguna, sare berriak sor ditzaten, elkarlanean aritu eta laguntza trukea gara dezaten. Hona hemen gure bazkideen zerrenda.
  • Ekonomia sozial eta solidariorako erakundeen arteko harremanak estutzeko networking saioa

 

Interpretazioa

  • Ingelesa– Gaztelania
  • Beste hizkuntza batzuk baieztatu behar dira

 

RREUSEek gure egungo laguntzaileen eta bertako bazkideen laguntza atsegina eskertzen du:

 

Atxiki ezazu hemen zure logoa. Bihurtu hitzaldiaren jarraitzaile!
Gure ekitaldiari babesa edota laguntza ematearen onurak ezagutu nahi izanez gero, klik egin hemen.

 

Ikusi RREUSE 2018 biltzarraren bideoa

 

Berriozarren elkartuko gara!
Harremanak
Jana Zurkova, RREUSE
events@rreuse.org

 

 

Irudiaren sinesgarritasuna Traperos de Emaús Navarra | Joseba Zabalza 2017

Share this Post: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Related Posts

Comments are closed.